Banner Artegunea EU 1010x400 1.1 


 ERAKUSKETA: 


 

M. Watkins. Untitled. Lamp and Mirror c.1925

 MARGARET WATKINS

 

BLACK LIGHT

 

2021.03.05 - 2021.05.30

 

Komisarioa: Anne Morin

 

 

Black Light erakusketa, diChroma Photography-k sortua, Argazkilaritzaren Dama handi bati eginiko omenaldia da: Margaret Watkins-i, hain zuzen. Azkarregi desagertu zen Historiaren eremutik, hainbat gorabehera direla-medio. Atzerabegirako hau Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Artegunea aretoan aurkeztuko da lehen aldiz munduan; argazkilariaren ibilbidean garrantzizkoak izandako kapituluak biltzen ditu, eta azaltzen du nola izan zuen Watkinsek, denbora-tarte oso laburrean, goraldi oso bizkorra ez ezik, bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna ere.

Untitled (Lamp and Mirror)                               Aitzindaria izan zen, eta bere ibilbide profesionala modu guztiz independentean eraman zuen; beste emakume                  [Izenbururik gabe (Lanpara eta ispilua)]          batzuentzako bidea marraztu zuen, ber urratsei jarraitzeko aukera izan zezaten. Erakusketa hau, eta harekin batera      c.1925                                                              osatutako katalogoa Watkinsen ikusgaitasuna eta Argazkilaritzaren Historian kokaleku justua emateko modu bat da,                                                                                         hurosatzen lagundu baitzuen, inolako zalantzarik gabe

Gaur egun haren izena ez bada ere aintzat hartua, izen handiekin dago lotuta, besteak beste Clarence H. White, Gertrude Käsebier, Alice Boughton, Margaret Bourke-White, Alfred Stieglitz edota Georgia O’Keeffe-rekin. Watkins-ek garrantzi handia izan zuen idazkera fotografikoaren ezaugarri berezien inplementazioan, «mundua beste modu batera ikusteko aukera ematen duen benetako adierazpen-tresna» bihurtu baitzen harentzat (László Moholy-Nagy), Historia Pinturaren ordezko mekaniko soila izateari utzita. Watkins izan zen identitate bila zebilen piktorialismoaren eta abangoardiako modernismoaren arteko lotura.

Atzerabegirako erakusketa hau 5 etapatan egituratzen da. Etapa horiek markatzen dute, hain zuzen ere, argazkilari apart honen bizitzaren eta lanaren kronologia:

1/ Obra baten sorrera

Atal honetan Margaret Watkinsen prestakuntzari dagokion etapa erakusten da, East Aurorako (New Yorken) Roycroft Arts and Crafts eskolan lehenik –Artearen Historia eta Iluminazioa ikasi zuen bertan– eta Sidney Lanier Camp-en ondoren. Azken horretan hasi zen Argazkilaritza ikasten.

Etapa honetan ikusten da, halaber, Arthur Jamieson argazkilari komertzialaren estudioan igarotako garaia eta Clarence H. White (Mainen) udako eskolan egindako egonaldia. Azken horretan askatasun osoz adierazi zuen jadanik definitua zuen idazketa bisuala, argi eta garbi inspiratua piktorialismo sortu berrian eta Clarence H. White, Gertrude Käsebier edo Max Weber-en irakaspenetan.

2/ Erretratuak

1915ean New Yorkera aldatu zen, eta Alice Boughton argazkilari ospetsu eta ilustratzaile apartaren laguntzaile gisa jardun zuen lanean. Harekin hasi zen erretratatzeko modu berezi bat lantzen. 23. kaleko Boughtonen estudiotik Artearen munduko pertsonaia ugari igarotzen zen argazkiak egitera: William Butler Yeats, Eugène O’Neill, Robert Louis Stevenson, Henry James. Watkinsek, bere erretratuetan, ingerada lausoak, eta gutxieneko eremu sakontasuna baliatzen ditu; forma landuak; eta argi apala. Era horretara, ezaugarri guztiz apartak ematen dizkie argazkietako pertsonaiei.

3/ Publizitatearen mundua

Prestakuntza-aldia amaitu eta gero, argazkilari independentearen ibilbideari ekin zion Watkinsek, eta, aldi berean, irakasle jardun zuen New Yorkeko Clarence White School-en. Watkinsen konposizio bisualek forma geometriko oso zorrotzak markatzen zituzten; Georgia O’Keeffe-en pintura ekartzen dituzte gogora eta aro berri bat iragartzen dute, zeinetan publizitateak eta abangoardiako diseinu grafikoak garrantzizko zeregina betetzen baituten. Watkinsek atsedenik gabe lan egin zuen publizitate-lanetan, tirada handiko aldizkarientzat, hala nola The New Yorker, Ladies’ Home Journal eta Country aldizkarientzat, edo Macy´s saltoki handientzat, eta argazkilari ezaguna egin zen, inondik ere.

4/ Europa

1928an Londresera abiatu zen Watkins, Europan barrena bidaia luze bat egiteko asmoz. Kolonian Pressa Erakusketa bisitatu zuen, eta, ondoren, Berlin, Postdam, Paris eta, geroago, Mosku ezagutu zituen. Azkenik, Glasgown amaitu zuen, familiaren etxearen intendentziaz arduratzeko.

Bere ibilbidea behin betiko utzi aurretik, Watkinsek hainbat lan egin zituen Objektibitate Berriaren eraginpean, eta bereziki Albert Renger-Patzsch-en eraginpean, eta Glasgowko eraikuntzen saila osatu zuen, non eraikinen egitura metalikoek berez hartzen baituten balio estetikoa, konposizioaren subjektu diren aldetik.

5/ Fotomuntaketak

Watkins ez zen New Yorkera itzuli. Uko egin zion argazkilari karrerarekin jarraitzeari. Baina 1930. eta 1937. urteen bitartean, bere artxiboko irudiak berriro hartu, eta, beste bilbe estetiko batean txertaturik, fotomuntaketak osatu zituen, egitura lau eta simetrikokoak. Irudi, motibo eta erritmo dekoratiboak sortu zituen, eta ehunen fabrikatzaileei eskaini. Konposizio horiek Rorschach-en testak gogorarazten dituzte: paper gainean tinta orban bat jartzen da, tolestean irudia bikoiztu egiten da eta irudi simetriko bat sortzen da.

 


ARTISTA:


 

 MARGARET WATKINS. Portrait Study Verna Skelton 1923MARGARET WATKINS (Canada, 1884 - Escocia, 1969)

Clarence H. Whitekin ikasi zuen argazkilaritza piktorikoaren esparruan, eta horrek oso modu sakonean markatu zuen Watkinsen hizkuntza fotografikoa. Watkinsen konposizio harmoniko eta orekatuak lerro kurbatuen erabilera bikainari esker eratzen dira, eta baita hutsaren eta betearen arteko proportzioei esker ere. Jamiesonen estudioan ikasi zuen marrazten, eta Alice Boughton argazkilari eta ilustratzaile ospetsuaren laguntzaile gisa ikasi zuen erretratuak egiten (haren estudiotik New Yorkeko artearen, literaturaren eta antzerkiaren munduko pertsona ezagun asko igarotzen ziren); hala aberastu zuen Watkinsek bere prestakuntza, eta haiek lagundu zioten argazkilari gisa osatzen eta 1918an bere negozioa zabaltzen. Orduz geroztik, publizitate-agentzia handietako kolaboratzaile izan zen, besteak beste Condé Nast, Reimers eta Osborn Inc. Advertising edo Fairfax agentzian, eta tirada handiko aldizkarietan argitaratu zuen, esate baterako The New Yorker, Ladies’ Home Journal eta Country aldizkarietan. Aldi berean, irakasle-lanetan jardun zuen New Yorkeko Clarence W. School-en

Apartekoa izan zen Watkinsek argazkilari independente gisa egindako ibilbidea, eta 1920ko hamarkadan sendotzen jarraitu zuen. Aitzindaria izan zen jada Europa osoan hedatua zegoen eta jatorria Bauhaus-en zuen estetika abangoardistari dagokionez. Watkinsen lanak ikusgaitasuna eta ospea lortu zuen, eta taldeko eta banakako erakusketa askotan agertu zen; 1923an New Yorkeko Art Center-en egindakoa izan zen garrantzitsuena.

1925ean, Whiteren bat-bateko heriotzarekin hasi zen Watkinsen karreraren gainbehera, zeina 1928an amaitu baizen, Watkins presaka etorri zenean Europara, Glasgown bere izebak bisitatzera; bertan gelditu behar izan zuen, haiek zaintzen. 1930eko hamarkadaren hasieran, Europako eta Errusiako beste hiri batzuk bisitatu zituen, eta irudi berriak jaso ahal izan zituen. Irudi haiek agerian uzten zuten ondoren etorriko ziren iraultza estetiko eta kontzeptual handiak aurreratzeko Watkinsek zuen gaitasuna. Gertaera historikoek harrapatuta, Bigarren Mundu Gerraren bezperan, Watkinsek bertan behera utzi zuen bere karreran jarraitzeko ahalegin oro.

Margaret Watkins Glasgown hil zen, 1969ko azaroan. Hil aurretik, kutxa beltz zigilatu bat eman zion Joseph Mulholland bere bizilagun gazteari, barruan zer zegoen esan gabe. Kutxa hartan egilearen argazkiak eta negatiboak zeuden. Patuaren engainu batek amaitu gabe utzitako bizitza horren gordailuzain bihurtu zen, beraz, Mulholland. Horri esker gauzatu da, hain zuzen ere, Watkinsen lanari buruzko erakusketa antologiko hau.

Margaret Watkins. Portrait Study. (Verna Skelton), 1923         
                                      


JARDUERAK: 


  

Doako bisita gidatuak:

Igandero

17:30ean euskeraz / 18:30ean gaztelaniaz

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


 ERAKUSKETA-GIDA: 


    

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

euskera

  


 

#MargaretWatkins

@arteguneakutxa