banner NB 1010x400

 

 

 

 


 ERAUSKETA:


 

 

esku-jokoa

 

 

Nestor Basterretxea

 

ARGAZKIGINTZAREN BITARTEZ 

 

2020.03.06 - 2020.10.12

 

Komisarioa: Peio Aguirre

 

 © Nestor Basterretxea, VEGAP, Donostia / San Sebatián, 2020

     Esku-jokoa - Juego de manos, c. 1956

 

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, artista geldiezina eta bere lanari emana, beti interesa pizten duena, haren lanak analisi eta hurbilketa ugari egiteko aukera ematen du eta. Eskultura, pintura, diseinu industriala, zinema, argazkilaritza, obra grafikoa; erakusketa ugari egin dira haren obrarekin, eta asko idatzi da hari buruz, baina ez da agortzen.

Peio Agirrek berak 2013an Bilboko Arte Ederren Museoan komisariatutako erakusketa handiaren ondoren, Kutxa Kultur Artegunean egindako honek beste ekarpen bat izan nahi du, Nestor Basterretxearen argazki- eta film-lana sakon ezagutzera ematen baitu lehen aldiz.

Horrela, balio ukaezina duen euskal artista honen sorkuntza-lana ezagutarazten laguntzen du Kutxa Fundazioak, eta, aldi berean, prestakuntzari irekitzen dio bere erakustokia, Elías Querejeta Zine Eskolarekin duen lankidetzari esker.

Nestor Basterretxea artista emankorra izan zen, modernitatearen oinordeko baten erabakitasunez arte guztietan jardundakoa. Lehenik margolari, 1960an eskulturara igaro zen.Euskal zinemaren aitzindari ere izan zen, diseinu industrial eta grafikoa landu zuen, arkitektura ezinezkoekin amets egin zuen, idatzi eta argazki ugari ere egin zituen.Bere lehen harremana argazkigintzarekin berrogeiko urteetan izan zuen Buenos Airesen, bere hasi berritako margolanen dokumentazio gisa.Orduan artista-nortasuna lantzen hasi zen autorretratuen bidez..Bere ibilbidean askotariko erregistrotan jo zuen argazkigintzara:familia-argazkiak, bere eta beste batzuen eskultura irudikatzeko, bidaia- eta erreportaje-koaderno gisa, jolas eta estudioko argazkiak, «esperimentala» fotogramatan, ikerketa etnografiko gisa, dokumentaletarako landa-lana —bereziki Amalur (1966-1968), Fernando Larruquert-ekin batera zuzendu zuena—, publizitaterako argazkigintza (garai hartan berak Irunen beste batzuekin sortua zuen Biok altzari-enpresarako), collage eta fotomuntaketak, etab.Modalitate hauetako bakoitzean sistematizatu gabe, guztietan ikertu zuen patroi estilistikoak, formaren eta edukiaren arteko loturak ezarriz.

Artean, bere inter-diziplina guztian baliatu zuen heterogeneotasun berbera agertzen da baliabide teknikoaren aniztasunean.Hirurogei urte baino gehiagoan, irudi teknikoarekiko izan zuen kezka honen emaitza artistak bizitzan zehar metatu zuen argazki-funts zabala, formatu askotakoa, da.

Erakusketa honetan asmo nagusia ikusleari artista-begirada erakustea da, baliabidearen erabilera anitz honen bidez. Lotura duten hiru zatik osatzen dute erakusketa: 1) lehen ikerketa-lana Hondarribiko Idurmendieta baserrian dagoen argazki-funtsean eta ondorioz aurkezturiko positibo sorta; 2) irudi-dokumentuen ikerketa horretatik abiaturik egindako ikus-entzunezko dokumental/saiakera; eta 3) artistak denboran zehar grabatu zuen film-metraje argitaratu gabea Super 8an.

Hiru irudi-multzo hauen arteko loturek bizi-ibilbide edo erromantze bat marraztu nahi dute irudiaren bitartez. 

 


ARTISTA:


 

 nestorbasterretxeaNESTOR BASTERRETXEA (Bermeo, 1924)

Bermeon (Bizkaia) jaio zen, 1924ko maiatzaren 6an.

Hamabi urterekin atzerrira joan zen: bost urte igaro zituen Frantzian eta hamaika Argentinan.

Buenos Airesen, publizitatean espezializatu eta eraikuntza karrera ikasi zuen.

1950ean, bere lanen erakusketa ipini zuen Buenos Aireseko Peuser aretoan.Halaber, erakusketa kolektiboetan ere parte hartu zuen, Argentinan eta Uruguain.

Euskal Herrira itzulita, 1952an, Arantzazuko kriptarako horma-irudien lehiaketa irabazi zuen.1956an, hainbat horma-irudi margotu zituen Tarragonako Unibertsitate Laboralean.

1957an, erakusketa indibiduala Madrilgo Sala Negra aretoan.Equipo 57 taldearen sortzaileetako bat izan zen.

1958an, Bruselako Nazioarteko Erakusketako Espainiako Pabilioiaren lehiaketa irabazi zuen taldeko kide izan zen.

Diseinatzaile gisa aritu zen Madrilgo H Muebles enpresan.

1960an, erakusketa bat ipini zuen Madrilgo Sala Neblí aretoan Jorge Oteizarekin batera.50eko hamarkadaren amaieran, Irunen finkatu zen, Frantziako hiribidean, etxebizitza-estudio batean, Oteizarekin batera.Mugako hirian, Biok enpresa sortu zuen, diseinu modernoko altzariak egiteko.

1963an, lehenengo film laburra zuzendu zuen: Operación H. Ondoren egin zituen: Pelotari (1964), Alquezar (1966) eta Amalur. 1968an, filmak egiten jarraitu zuen, Fernando Larruquertekin batera.1973 eta 1975 artean, hainbat eskultura egin zituen Euskal Sail Kosmogonikoaren barnean.

1987an, erakusketa antologiko bat eskaini zion Madrilgo Arte Garaikideko Espainiako Museoak.

1966tik aurrera, eskultura publiko enblematikoak egin zituen. Besteak beste:Gorazarre Iztueta dantzariari (1967), Araba / Gorazarre Pio Barojari (1972), Gorazarre itsasoan hildako marinelei (1973), Bakearen usoa (1988), Arriarango urtegia (1993).1983an, Izaro sortu zuen, Gasteizko Eusko Legebiltzarreko eskultura eta sinbolo.

2006an, bere memorien liburua argitaratu zuen: Crónica errante y una miscelánea (Alberdania).

2013an, Forma eta unibertsoa izeneko atzera begirako erakusketa eskaini zion Bilboko Arte Ederren Museoak.

2014ko uztailaren 12an hil zen.

 


KATALOGOA:



NESTORBASTERRETXEA-KATALOGOA

 

 

BASTERRETXEA

ARGAZKIGINTZAREN BITARTEZ

Salneurria: 25 € (BEZa barne)