Banner Artegunea EU 1010x400 1.1 

 


ERAKUSKETA:



 

PALAU GUELL 001

 

AITOR ORTIZ

 

GAUDÍ

Inpresio intimoak

 

 

2019 azaroaren 15etik 2020ko otsailaren 16ra

 

 

Komisarioa: Javier González de Durana

 

 

Aitor Ortiz argazkilariaren Inpresio intimoak erakusketan 120 irudi biltzen dira, Antoni Gaudí (Reus, 1852 - Bartzelona, 1926) arkitekto katalanak diseinaturiko eraikinei eginikoak, eta horien artean daude Casa Milá, Sagrada Familia, Casa Batlló, Parc Güell, Torre Bellesguard, Palau Güell, Casa Vicens, Casa Calvet, Güell pabilloilak, Güell koloniako kripta eta Sagrada Familiako maketa-lantegia.Bisitariak antzeman dezakeen arren argazki batzuk edo besteak zein eraikinetakoak diren, Aitor Ortizek ez du nabarmen egin nahi ezagutze hori, baina ezta ezkutatu ere.Gaur egungo arkitektura-egitura handi eta konplexuen argazkiak egiten espezializatua, hau da bere lehen sarraldia ikusizko ahalmen berezi eta ahaltsuaren jabe den arkitekto historiko baten eremuan.Begirunetik eta miresmenetik, argazkilariak elkarrizketa adeitsu eta goxoa ezartzen du arkitektoarekin, eta solasaldi horretan bakoitza bere sorkuntza-hizkuntzatik mintzo zaio bisitariari, batak bestea indartzen duelarik. 

Antoni Gaudíren arkitekturari buruzko proiektu honetan, irudi lezake espazio arkitektonikoaren jeinu izan zen eta aldi berean joritasun sortzailea xehetasunen diseinura emana maisuki erabiltzen zuen diseinatzaile batengana zuzendu duela Aitor Ortizek bere begirada, eta bata zein bestea izan zirela arrazoiak Ortizek bere arreta arkitektura hartan jartzeko, oso-oso bestelakoa ordura arte arreta xurgatu izan zionaren aldean.

Hala ere, Gaudíren arkitektura-lana fotografiatzean, Aitor Ortizek ez dio izan zena eta dena izateari uzten, jakin baitu arkitekto katalanarengan, bere forma eta kromatismoekin liluratzen gaituen ikusgarriaren paraleloa den Gaudírengan, beste Gaudí bat aurkitzen, aurrekoa baino txikiagoa ez dena, eta izan badena, nahiz eta ez den zehaztasunez behatua izan, Gaudí sotilago eta finagoa, Gaudí ia hautemanezina, ia ezkutukoa, bere irudimen kulunkariaren alegiazko sorkuntzen artean oharkabean igarotzen dena.

Aitor Ortizen kamerak begi argitzaile gisa funtzionatzen du, agerian dagoelarik, hala ere, ikusezin jarraitzen duena narrazio-aberastasunez gainezka dagoen kontakizun batengatik hunkitu eta akituriko begiradarentzat ikusezin dagoena.Baina bada beste kontakizun bat Gaudírengan:nortasun sendoko argazkilari berezi honek ikusi duena da.

Casa Milá, Sagrada Familia, Casa Batlló edo Torre Bellesguard bezalako eraikinen aurrean, posible al da ez erortzea ikusizko errepikapenean, ez jaustea irudiaren profesionalek, hedabideek edo turistek mila aldiz jorraturiko topiko ikonikoan?Arkitekto katalanaren lanaren inguruko gehiegizko argazki-elikatzeak, eta ondoriozko zarata bisualak eta saturazio ikonikoak, guztiz bestelako kontakizuna nahi izatera eta –azken isiltasunaren misterioan, gure kontzientziari oroitaraztea eta ulertzea ahalbidetuko dion deuseztapenean– bilatzera behartzen gaitu.

 

 

©Aitor Ortiz

 


ARTISTA:


 

 AITOR ORTIZAITOR ORTIZ (Bilbon, 1971)

 

1995. urteaz geroztik arkitekturaren argazkilaritza landu du, dokumentuaz harago joanda.Errepresentazio fotografikoari lotutako alderdi errealaren disoluzioa eta transmutazio faktoreaz baliatuta, Aitor Ortizek espazioarekin, arkitekturarekin eta objektuarekin egiten du lan, eta bertatik abiatuta, hainbat inkognita bisual eta kognitibo planteatzen dizkigu.

 

Haren lana modu indibidualean jarri izan da ikusgai Nafarroako Unibertsitateko Museoan (Iruñea, 2018), Le Centquatren (Paris, 2015), Canal de Isabel II-n (Madril, 2013) eta FOTOGRAFISKA.The Swedish Museum of Photography-n (Stockholm, 2011). Haren lanak ikusgai daude museo hauetan: Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (MNCARS), Masaveu Bilduma, Guggenheim Bilbao Museoa eta La Caixa Fundazioko Arte Garaikideren Bilduma.

 

 


JARDUERAK:


 

Ikustaldi gidatuak doan

 

Igandero

18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz

 


Familientzako tailerrak

 

Igandero 17:00 - 18:30

Prezioa: 3€

5-12 urte bitarteko haurrentzat, lagunduta.

Erreserbak Aretoan bertan, T 943 251937 edo  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

Ikastetxe esta taldeentzako jarduerak

 

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Ekintzaren prezioa: 60€

 

Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min

Ekintzaren prezioa: 80€

 

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu

 

Informazioa eta ereserbak 943 251937 edo  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 


LOTUTAKO JARDUERAK:


 

CASA BATLLO 002

 

 

 

GAUDÍ. Inpresio intimoak argitalpenaren aurkezpena

Azaroaren 21ean // 19:00tan

Aitor Ortiz argazkilariaren eta Santos Bregaña diseinatzailearen arteko solasaldia.

Ruiz Balerdi aretoan. Tabakalerako 4.solairuan

Sarrera libre, aretoa bete arte.

 

 


 

Bisita gidatua, artista eta komisarioarekin batera

Abenduaren 19an // 19:00tan

Erakusketa bisitatzea, Aitor Ortiz artistaren eta Javier González de Durana komisarioaren gidaritzapean.

Aldez aurretik izena emanda aretoan bertan, T 943 251937 edo  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

Gabonetako familientzako tailerrak

Abenduaren 26an,  27an, eta urtarrilaren 2an eta 3an 

Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Kuota: 3€

Aldez aurretik izena emanda aretoan bertan, T 943 251937 edo  Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 

Iñaki Bergeraren hitzaldia

Urtarrilaren 17an // 19:00etan

Arkitektura eta argazkilaritza:begiradarekin habitatu

Ruiz Balerdi Areota. Tabakalerako 4. solairuan

Sarrera librea, aretoa bete arte.

 

Musika aretoan

Urtarrilaren 18ko 25eko eta otsailaren 1eko larunbatetan // 18:30tatik 20:00tara

Musikeneko ikasleek Frederic Mompouren abestiak joko dituzte, erakusketa girotzeko.

Sarrera librea, aretoa bete arte.

 

Monpouren eta haren garaikideak kontzertua

Otsailaren 8an //  19:00etan

Muskikeneko ikasleen kontzertua.

Kutxa Kultur Klubean - Tabakalerako 1. solairuan

Sarrera librea, aretoa bete arte.

 

©Aitor Ortiz


KATALOGOA:



AITOR ORTIZ KATALOGOA

 

 

AITOR ORTIZ

GAUDÍ

Inpresio intimoak

Salneurria: 50€ (B.EZ.a barne)