MARGARET WATKINS LEHIAKETAREN OINARRIAK - INSTAGRAM

1.- Arteguneak Margaret Watkins-en lanari buruzko argazki-lehiaketa bat proposatu du, eta argazkilari horrek publizitate-arloan egin zuen lana aztertzea.

2.- Lehiaketa honetarako Margaret Watkins argazkilariaren obrak hartu ahal izango dira erreferentziatzat; hain zuzen ere, Kutxa Kultur Artegunea aretoko (Tabakalera) Margaret Watkins. Black Light erakusketan ikus daitezke 2021eko maiatzaren 30era arte.

 

3.- Margaret Watkins aitzindaria izan zen publizitate-argazkilaritzan. Produktu bat aurkezteko modua aldatu zuen, objektuaren propietateak areagotuz, bere forman ardaztuz ia abstrakziora iristeraino. Publizitate-irudia tratatzeko bere moduak aurrea hartu zion abangoardiako estetikari, gero mundu osora zabaldu zena Bauhaus-en eraginpean.

 

4.- 18 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, alegiazko produktu bat asmatu, slogan bat sortu eta argazki bat egin beharko duzu iragarki bat ilustratzeko. Irudia eta eslogana igo Instagrameko zure kontura. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidal ditzake lehiaketara. Instagrameko kontuak publikoa izan behar du, bestela zure kontaktuek bakarrik ikusi ahal izango dituzte zuk argitaratuak.

 

5.- Parte hartzeko sistema Instagram bidezkoa bakarrik izango da, argazkia zeure kontura igoz #MargaretWatkins hashtag edo traolarekin. Erantsi slogan eta azalpen labur bat, Artegunearen kontua (@arteguneaKutxa) jarraitu, aipatu eta etiketatzeaz gain.

 

6.- Epaimahaiaren erabakia eta saria

Parte hartzeko epea: apirilaren 5etik 18ra. Apirilaren 19an, Arteguneako langileek osatutako epaimahai batek bi irabazleak aukeratuko ditu, eta bakoitzaren saria MARGARET WATKINSen katalogoa, ingelesez argitaratua, izango da.

7.- Lehiaketara aurkezturiko argitalpenei buruzko eskubideak

Parte-hartzaileak adierazten eta bermatzen du bera dela argazkien egile bakarra eta lehiaketara aurkezten dituen argazkiei buruzko egile-eskubide guztien jabea dela. Halaber, parte-hartzailearen ardura edo erantzukizuna izango da argazki bakoitzean agertzen diren pertsonen baimena lortzea, deituriko jarduera eraginkorrerako, salbu argazki hori leku publiko batean egina bada eta legez ezarritako eran, irudi-eskubideengatiko erreklamazio oro bere gain hartuz. Parte-hartzailea izango da legezko erantzule bakarra aurrez egindako irudiak erabiltzean egile-eskubideei buruzko legea ez betetzeagatik sortzen den edozein gatazkaren aurrean.

 

8.- Sustapena eta zabalkundea

Lehiaketaren sustapen eta zabalkunderako erakundeari beharrezkoak iruditzen zaizkion ekintzak egin ahal izateko, parte hartzen duten guztiek Kutxa Kultur Arteguneari lagako dizkiote, era esklusiboan eta doan, lehiaketara aurkezturiko irudien eta testuen erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak. Eskubide horien lagapena lehiaketaren eta gero egin litekeen erakusketaren eremura bakarrik mugatuko da. Erakunde deitzaileak aukera izango du bai lanak teknikoki eraldatzeko hori beharrezkoa den neurrian Interneteko edo Interneti atxikigarria den beste edozein teknologiatako formatu, irudi edo itxurara egokitzeko, eta bai komenigarri iruditzen zaizkion euskarri fisikoetan erreproduzitzeko ere.

Saritutako argitalpenak, atxikitako testuekin batera, Artegunearen jabetza izango dira erabilera esklusiborako, eta erakundearen ikus-entzunezko funtsen parte bihurtuko dira, argitalpen hauen egileek erakundeari lagako dizkiotelarik saritutako lanen erakusketa- eta erreprodukzio-eskubide guztiak. Argitalpen irabazleen egileek Artegunearen berariazko baimena beharko dute argitalpenez zeinahi erabilera egiteko, edo horiek beste edozein lehiaketatara aurkezteko.

 

9.- Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Araudian (EB) 2016ko apirilaren 27koan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalek tratamendu guztiz isilpeko edo konfidentziala izango dutela Kutxa Fundazioaren, Kutxagestion Zerbitzuak, S.L.U.ren eta Fundación Bancaria Kutxa–Kutxa Banku Fundazioaren erantzukizunpean, lehiaketan parte hartzeko helburuaz.

Aurrekoa gorabehera, zure datu pertsonalak prozesatu edo/eta jakinarazteko adostasuna ezeztagarria izango da beti, atzera eraginik gabe. Jakinarazten zaizu, edozein unetan, aukera duzula zeure eskubideak egikaritzeko tratamenduaren arduradunetako baten aurrean (Kutxa Fundazioa, helbidea: Mikeletegi pasealekua, 79 - Donostia), edo idazki bat bidaliz aurreko helbide horretara ohiko postaz edo posta elektronikoz ( Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. ), betiere zeure nortasun-agiriaren kopiarekin batera.

 

10.- Oinarriak onartzea

Parte-hartzaileek, lehiaketan parte-hartze hutsagatik, honen oinarri guztiak eta bakoitza onartzen dituzte.