3TG Bego banner generico 1010x400 022 


 ERAKUSKETA: 


  

 begoantonBEGO ANTÓN

 

Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk

2021.10.29 - 2022.02.13

Komisarioa: Erika Goyarrola

 

Errealitatearen eta fikzioaren erdibidean dauden lurraldeetara zabaldutako leiho baten moduan, Bego Antón. Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk erakusketak Bego Antón artistaren lau proiektu biltzen ditu, gure begietara exotikoak, minoritarioak edo ia arauz kanpokoak diren istorioak, munduak eta jarduerak ezagutzera ematen dituztenak.

 

Antón kazetaritzatik iritsi zen argazkigintzara, eta hori, nolabait, haren obraren asmo dokumentalean nabari da, artistak erakusketa honetan aurkezten dituen errealitate harrigarriak bilatzeko, lantzeko eta ikusarazteko duen moduan. Hala ere, darabilen hizkuntza pertsonalari esker, aztergai duen errealitate hori berak nahi bezala islatzeko eta, aldi berean, itxuraz guztiz desberdinak diren esparruetatik —intimotasunetik eta fantastikotasunetik— integratzeko balio zaion begirada bat sortu du. Hori agerikoa da haren ezaugarri nabarmenenetako batean: Antónek bere proiektuaren muinean dauden errealitateak —hau da, kultura herrikotik jasotako historia eta errealitateak, tradizionalak zein garaikideak— biltzeko eta birsortzeko erakusten duen lilura hori bere obrara eramateko duen gaitasunean, hain zuzen.

 

Errealitate horietara hurbiltzean, argazkilariak lan antropologikotik hurbil dagoen jokabide bat hartzen du, baina ikuspegi etnografikotik edo folkloristatik urrun dagoena hala ere: era batera edo bestera beren erritualen inguruan komunitateak sortzen dituzten praktika eta jardueren inguruko testigantzak eta tradizioak biltzen ditu.

Antónen obran —non, dokumentalistaren urrutiko begirada horrekin batera, birsorkuntza eta antzezpena ere baliatzen diren—, bitxitzat, gertaezinezkotzat edo irrealtzat har daitezkeen elementuak agertzen dira askotan, gertaera fantastikoak naturaltasun osoz gerta daitezkeela diruditen errealitateetan barneratzen gaituztenak. Batzuetan, fantastikotasuna elementu miragarriz osatuta egoten da, edo naturaz gaindiko elementuz, hala nola sorginaren irudiaren inguruan egindako Haiek Danak Sorginak lanean, edo Islandiako folkloreko izaki magikoak ezagutarazten dizkigun The Earth is Only a Little Dust Under Our Feet [Lurra hauts pixka bat besterik ez da gure oinen azpian] lanean. Beste batzuetan, berriz, fantastikotasuna ez dago hainbeste naturaz gaindiko elementuetan, baizik eta Antónek jarduera bitxi batzuen aurrean —hala nola txakurrekiko dantza-lehiaketak, Everybody Loves to ChaChaCha [Mundu guztiak maite du ChaChaCha] dokumentalean jasoa, edo jostailuzko zaldien gainean ibiltzen diren amazona gazteen jauzi-lehiaketak, The Gallop [Lauhazka] proiektuan jasoa— agertzen duen begiradan. 

 


ARTISTA:  


 

Bego Antn Bego Antón (Bilbo, 1983)

Bego Antón (Bilbo, 1983). Kazetaritza-ikasketak egin zituenEuskal Herriko Unibertsitatean, eta argazkigintza dokumentalean espezializatu zen Bartzelonan. Haren lanak hainbat argitalpenetan argitaratu dituzte: Lens (The New York Times), National Geographic, Le Monde, CNN Photos, The British Journal of Photography… Erakusketak eginak ditu Espainian, New Yorken, Washingtonen, Suitzan eta Alemanian.

 

Honako bekak jaso ditu: BilbaoArte, Vegap, Spain USA Foundation, Norvegiako enbaxada (EEA Grants), Bizkaiko Foru Aldundia, Etxepare Euskal Institutua, Gasteizko Montehermoso Kulturunea.

 

2014an World Press Photo erakundearen Joop Swart Masterclass programan parte hartzeko aukeratu zuten. Hainbat sari irabazitakoa da: PHM Women Photographers Grant (2017), Istanbul Photo sariketako bigarren saria (2016), Prix Levallois sariketako finalista (2015), PhotoEspañako Errebelazio Saria (2017).

  


HEZKUNTZA JARDUERAK:  


  

Bisita komentatuak:

Igandero

Doan

17:30 euskeraz  / 18:30 gazteleraz

Derrigorrezkoa da aurretik izena emateaT 943 251937, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Familientzako tailerrak:

5 eta 12 urte arteko urte parte-hartzaileentzak, helduek lagunduta

Igandero

16:00 - 17:30 

3€ 

Derrigorrezkoa da aurretik izena emateaT 943 251937, Aretoan bertan edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

 


PROGRAMA PUBLIKOA: 


 

Benjamin Christensenen Häxan (1922), pelikula mutuaren proiekzioa

Azaroaren 19an / 18:30etan

Imanol Larzabal Aretoa, Lugaritz Kurlturetxea.

Sarera doan, edukiera bete arte.

Donostia Kultura ohiko punutak

 

Masterclass Técnicas para Fotografiar lo invisible ( Ikusezinari argazkiak ateratzeko teknikak) Bego Antónekin.

Azaroaren 20an, 10:30-17:30 

Medialab, Tabakalera, 2.solairua - Tabakalera.

Gaztelaniaz.

Tabakalerako weborrian izena emanda.

 

Bego Antón eta Sabina Urracaren arteko elkarrizketa.

 

Abenduaren 17an, 18:00etan

Kutxa Kultur Plaza, 4. solairuan -Tabakalera.

Doan, aldez aurretik izena emanda.

 


 ERAKUSKETA-GIDA: 


   

Deskargatu hemen erakusketa-gida:

bego folleto eusk

  


KATALOGOA:


  

BEGO ANTÓNbegoantonkatalogoa

Sorginak, txakurrak, elfoak eta beste errealitate fantastiko batzuk

Argitalpena euskeraz, gazteleraz eta ingelesez.

Salneurria:  35€ (BEZa barne)

 

 

 

 


 

#BegoAnton

@arteguneakutxa