Gure hezkuntza-proiektuak artea jendarte askorengana hurbiltzeko pentsaturik daude, kultura-trukea sustatzeko eta gaitasun kritikoa eragiteko. Arte-eremuko hezkuntza ezagutza sortzeko tresnatzat hartzen dugu, eta horregatik talde bakoitzaren izaerara egokituta diseinatzen ditugu geure proiektuak.

Gure hezitzaileak edozein eratako jendeari egokituriko tailerrak eta bisitak egiteko gai dira:

-Familia-jarduerak

-Eskola-programak

-Kolektiboentzako programak

-Helduentzako eta oro har publikoarentzako jarduerak

-Premia bereziak dituzten taldeentzat egokituriko programak

Argibide gehiago eskatzeko eta jardueren erreserba egiteko, deitu 943 25 19 37 telefonora edo idatzi helbide honetara:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Doako bisita gidatuak 

Igandero. 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.

 

Familientzako tailerrak

Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta.

Igandero 17:00etatik 18:30era