ABBOTT BANNER

  ERAKUSKETA   BERENICE ABBOTT OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK  

 

 

BANNERHORIZ-tabakalera cast

Deskargatu hemen gure tailerrako artista txiki Kattalin eta Kermanen ebakigarriak.

Columbus Circle Nr.2 New York 1936

Columbus Circle Nr.2, New York, 1936

 

© Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images.

 

Howard Greenberg Gallery esker, Nueva York.

 

 

FAMILIENTZAKO TAILERRAK

 

Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta

Igandero 12:00etatik 13:30era

Prezio orokorra: 3€

 
Informazioak eta erreserbak  943 251937 telefonoan edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

UP!

Berenice Abbottek bizi izan zuen giroan murgilduko gara musikaren bidez.Tailerrean gauden bitartean, argazkilariak entzun zuen musika entzungo dugu.

Musikak tailerra girotuko du, baina argazkilaria bere garaiko testuinguruan ere jarriko digu.

Tailerrean Changing New York-en ideia bera landu nahi dugu, hau da, hiriak nola aldatzen diren ikusi, baita ere modernitateak nola irensten dituen hiri zaharrak eta horren zergatiak.

Donostiako argazki zahar bat (ez oso-oso zaharra, haurrek erraz kokatu ahal izateko denboran) hondoan dugula, pop up teknikaz baliatuta, 3Dn hiri bat eraikiko dute etxe orratzekin.

Eta amaitzeko, eraldaketa horren argazki bat egin behar dute.

Parte-hartzaile guztien artean, Donostiaren hainbat ikuspegi sortuko dituzte Changing New York-en erara.Gero parte-hartzaile bakoitzak bere postala eramango du 3Dn.

 

 Nightview. New York. 1932

Nightview, New York, 1932

© Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images.

Howard Greenberg Gallery esker, Nueva York.

 

 

IKASTETXE ETA KOLEKTIBOENTZAKO JARDUERAK

 

 

Ikustaldi gidatuak

Iraupena: 60 min

Jardueraren kostua: 60€

 
Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min

Jardueraren kostua: 80€

 

 

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu