ABBOTT BANNER

  ERAKUSKETA   BERENICE ABBOTT   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK  

 

 

    retrato Abbott -Consuelo Kanaga   

                                       BERENICE ABBOTT

 

                                               Spingfield (Ohio), 1898 - Monson (Maine), 1991

  

Consuelo Kanaga
Berenice Abbott, 1937

© Berenice Abbott/Commerce Graphics/Getty Images. Howard Greenberg Gallery esker, Nueva York.

 

Berenice Abbott Springfield-en, Ohion, jaio zen 1898an, familia behartsu batean.

 

Txikitatik argi izan zuen bere arte-bokazioa eta 18 urte zituenean New Yorkera joan zen eskultura ikasteko.Han ezagutu zituen, adibidez, Djuna Barnes idazlea eta Marcel Duchamp artista; Duchamp Dadaismoaren sortzaileetako bat zen, eta abangoardiako mugimendu honetakoa izan zen Berenice Abbott bera ere.

 

1919 eta 1921 artean, bere ikasketak ordaintzeko, artisten modelo gisa lan egin zuen eta argazkilarientzat paratu edo posatu zen, adibidez Man Rayargazkilariarentzat.

 

Berenice Abbott inspiratu egiten zuten aldaketek.Bere lanean zehar ikusiko dugu hori.Baita bere bizitzan ere:1921ean New York utzi eta Parisera eta Berlinera joan zen eskultura ikasten jarraitzeko.Bidaia honetan modelo gisa paratzen jarraitu zuen ogibide eta bizi-esperientzia gisa.

 

Parisera bizitzera aldatua zen Man Rayk bultzaturik, 1923 eta 1925 artean Abbott haren laguntzaile bihurtu zen.Harekin sartu zen argazkigintzaren munduan.Baina ikasleak irakasleari aurrea hartu zionean, jelosia eta bekaizkeria sortu ziren orduan.

 

1926an bere argazki-estudioa zabaldu zuen Parisen.Haren estudiotik artistak, idazleak eta bildumagileak, frantziarrak eta erbesteratuak, igaro ziren.Erretratu haietako gehienak enkarguak izan ziren.

 

Haren karrerako lehen erakusketa, 1926an, Parisko “Au Sacre de Printemps” (Udaberriaren Sagaratzea) galerian izan zen, eta argazkilari gisa haren lanbide-karrera sendotu zuen horrek.

 

New Yorkera egin zuen bidaia batean, harrituta ikusi zuen nola aldatzen ari zen hiria.Eraikin zaharren ordez etxe orratz handiak ari ziren sortzen.1929an behin betiko New Yorken bizitzea erabaki zuen eta bere serierik ezagunenari ekin zion orduan:Changing New York.Serie honetako lan batzuk bigarren solairuan ikus daitezke.

 

New Yorkeko argazkien garaian, atsedenaldi batean, Estatu Batuetako hegoaldera joan zen 1935ean, eta han ibili zen 1929ko Depresio ekonomikoa nozitu zuten nekazaritza-etxaldeetako bizimoduaren argazkiak egiten.

 

Lan horrek liluratuta, 1954an herrialdeko ekialdeko kostan ibiltzea eta hura dokumentatzea erabaki zuen.LdLehen ibilbidean, 6.500 km-koan, denda, ospakizun eta abarren 2.400 argazkiko bilduma egin zuen, berak “amerikar eszena” deitu zuena.

 

Beti interesatu zitzaion zientzia, eguneroko bizitzan garapen-eragile gisa ikusten zuen eta.Honela, bere azken etapa profesionala Massachusetts-eko Teknologia Instituturako zientzia-irudiak egiteko erabili zuen.

 

Maila pertsonalean, 1935ean Elizabeth McCausland arte-kritikariarekin elkartu zen, eta harekin bizi izan zen 1965ean Elizabeth hil zen arte. 1968an, Mainera joan zen bizitzera eta han hil zen 1991n.

 

1970etik aurrera, hura aintzat hartzen hasi ziren atzera begirako lehen erakusketarekin.Gero haren argazki-lanaren lehen portafolioa argitaratu zen 1976an; 1986an Argazkigintzako Nazioarteko Zentroaren ibilbideari saria eman zioten; eta hil zen urtean, 1991n, Ohioko Emakumeen Famaren Aretoan sartu zuten.

 

Berak esaten duen bezala:“Argazkigintzak ez dizu irakasten nola adierazi zeure emozioak.Nola begiratu erakusten dizu”.



Anne Morin, komisarioa