04.Sala Kubo 1280 x 339 px EU

  ERAKUSKETA   BEGOÑA ZUBERO OBRAK   PUBLIKO OROKORRA   HEZKUNTZA JARDUERAK   EDIZIOA  

 

retratobzubero

 

 

Begoña Zubero (Bilbo, 1962) argazkilari gisa Madrilen (Unibertsitate Konplutentsean) prestatu zen, baita New Yorken (School of Visual Arts) ere, non bizi eta lan egin baitzuen lau urtez. Gaur egun Bilbon bizi eta lan egiten du.

 

Bere lehenengo proiektuetatik tesi-argazkigintza garatu du, egikera tekniko, formal eta estetiko bikainekoa, eta hor dokumentazioak eta ikerketak sakontasun intelektual handiko irudiak egitea ahalbidetu diote.

 

New Yorkeko etaparen ondoren, eta han oraindik hizkuntza ezberdinak probatzen ikusten da, 90eko urteetan natura hilak, aurkituak edo muntatuak, lantzen ditu, eta hauetan agerian uzten ditu gizakiari dagokionaz objektuen bidez, pertsonarik erakutsi gabe, hitz egiteko aukera itzelak. Hain zuzen ere, ezaugarri hau berriz agertuko da Gente del Po erakusketan, non Zuberok duen trebetasun partikularra agertzen baita, esplizituki erakutsi gabe gauzak kontatzekoa, objektuetara eta lekuetara egundoko sentiberatasunez hurbilduz.

 

Aurreko serietan, adibidez, Loreak edo Abstrazioak landu zituen, baina 2000. urtetik, eta orduan Bilboren sorreraren zazpiehungarren urteurrena ospatzeko 7x7x7 proiektuan parte hartu zuen, leku irekietan mugitu izan da: Erroma, Berlin, Polonia, Errusia, Armenia eta, orain, Po ibaia.

 

Lekuen hautapena ez da, bere kasuan, gai estetiko hutsa, baizik eta sarritan leku hauek garrantzi handiko gertaera edo ekintzen lekukoak dira. Paisaia eta arkitekturaren bidez oroimen historikoan eragiten duten serieak dira. Beraz, ingurunean giza aztarnaz hitz egiten digu, istorio baten errebelazioaz leku bakoitzean ikus daitezkeen zeinuetan.

 

Fotografia eta foto-serigrafiako tailerrak eman ditu museoetan (Bilboko Arte Ederren Museoan eta New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim-en). 80ko urteetatik banako eta taldeko erakusketa ugari egin ditu. Baten bat aipatzearren: North by North, Manchesterreko 4th Floor Gallery delakoan 2001ean, edo España en Roma, Erromako Cervantes Institutuan 2003an. Film batzuetako argazki finkoa ere egin du: Sálvate si puedes (1994), Hotel y domicilio (1995), Menos que cero (1995).

 

Haren lana partikularren eta erakundeen bildumetan dago, besteak beste, Ordoñez Falcó Fundazioan, Gasteizko Artium Museo Fundazioan, Gasteizko Udalean, Bilbao Arte Fundazioan, Bizkaiko Biltzar Nagusietan, Museo Cívico Irpino-n (Balatia, Italia) edo Eusko Jaurlaritzaren bilduman. 2006an Kordobako Pilar Citoler Nazioarteko Argazkigintza Saria irabazi zuen.