Banner Artegunea EU 1010x400 1.1 

 


ERAKUSKETA:



 

New York NY c. 1950

 

VIVIAN MAIER

Argazkilari errebelatua

 

 

2019ko ekainaren 21etik urriaren 20ra

Komisarioa: Anne Morin

 

 

 

New York, NC, c. 1950 © Estate of Vivian Maier, Courtesy of Maloof Collection and Howard Greenberg Gallery, NY

 

   Guztira 135 argazki daude, eta inoiz Espainian aurkeztu ez diren 33 argazki biltzen ditu: aurkikuntza txiki bat.

   Argazkiak 6 gai taldetan banatzen dira:

 

1.         Erretratuak

Atal honek emakumeen, agureen eta kalean bizi diren pertsonen argazkiak biltzen ditu batik bat.Guztiak ere eguneroko bizitzagatik eta bere arreta erakartzen zuten pertsonen ezaugarriengatik zuen jakin-minaren lekuko.Maier erretratuetan hurbiltzen zaio besteari.Bereizketa bat egin daiteke klase baxuenetako pertsonei egiten zizkien erretratuen –haiekin identifika zitekeen– eta itxuraz bizitza erosoa zuten pertsonen erretratuen artean.

 

Zenbait erretratutan, Maierrek bere aurpegia inprimatu zuen argazkia atera zien pertsonen aurpegiaren gainean.Berezitasun hori dela eta, haren erretratuek bere burua ere irudikatzen dutela esan dezakegu eta, azken batean, erretratutzat ez ezik, autoerretratutzat ere jo daitezke.

 

 

2.         Autoerretratuak

Autoerretratuak mugarri bat izan ziren Maierren argazkilaritzako ibilbidean.Milaka eta milaka egin zituen, bera nor zen deskubritzeko aukerak bezain beste; zinez saiatzen zen horretan; obsesio bat ere bazela esan genezake.Islak eta egunerokoan aurkitzen zituen elementuak baliatzen zituen konposizio zoragarriak egin eta bere burua haietan txertatzeko.

 

3.         Formalismoa

Atal honek primeran definitzen du Maierren obsesioa, ez horrenbeste irudiagatik, baizik eta argazkiak egiteko ekintzagatik.Pertsonen, kalearen, objektuen, paisaien argazkiak egiten zituen.Batzuetan badirudi argazkia egiten zion hura ikuspegi formaletik bakarrik ulertzen zuela –batik bat enkoadraketa eta oreka–, eta ez zela arduratzen argazkilaritzaren diskurtsoagatik, irudiaren garrantzia argazkietan agertzen diren elementuen ezaugarri formalari esleituta.

 

4.         Kaleko irudiak

New Yorkeko eta Chicagoko arkitekturaren eta hiri-bizitzaren argazki gogoangarriak, batez ere 50eko eta 60ko hamarkadakoak, eta bereziki, auzo apalenenak.Ikusten zuena erretratatzen zuen; ez zen saiatzen ezer bikaina atzematen, bakarrik gauza txikiak, pertsona edo egoera bakoitza definitzeko garrantzitsuenak soilik: detaile bat, keinu bat, jarrera bat, errealitatearen inflexio bat pasadizo bilakatua.

 

Kaleko irudietan ez zen argazkia egiten zion agertokian sartzen; atarian geratzen zen, mugan.Ez hurbilegi –ez oztopatzeko–, ez urrunegi –ez ikusezin izateko–.

 

5.         Haurtzaroa  New York 1954

Vivian Maierrek enpatia handia zuen haurrekin.Izan ere, umezain gisa egiten zuen lan.Haurtzaroa bere lanean izugarrizko garrantzia duen konstante bat da, eta haurrak dira protagonista, bai bakarka posatzen, bai taldean jolasten edo zuzenean kamerari begiratzen.

 

  6.      Koloretako argazkiak

1965etik aurrera, Maierrek koloretako argazkilaritzari heldu zion, Leica batekin hasi baitzen lanean.Ordura arte erabili zuen Rolleiflex kamerarekiko arinagoa zen eta bisorea begien parean zeukan kamera baterako aldaketak indartu egin zuen argazkia egiten zien pertsonekiko begi-kontaktua.

 

 

Argazki sortarekin batera 1960tik aurrera egindako 8 mm-ko filmak aurkituko ditugu. Haiei esker, Vivianen begirada jarraituko dugu, baina mugimenduan.Argazkietan bezalaxe, inguratzen duen munduaren behaketa zuhur eta isilaren emaitza den esperientzia bisual bat eskainiko digu.Ez dago narraziorik, ez dago kamera-mugimendurik (zinemagintzako mugimendu bakarra igota doan autobusarena edo metroarena izango da).Vivian Maierrek argazki-irudira daraman hura filmatuko du: behatu egiten du, eta intuizioari jarraituta subjektu bat antzeman eta jarraitu egiten dio.Objektiboarekin zoom egiten du urrunetik hurbiltzeko, eta jarrera jakin batean edo xehetasun batean zentratzen da (esaterako, jendetza baten erdian diren pertsona batzuen zangoetan edo eskuetan).Filmak dokumental bat bezala funtzionatzen du gehiago –polizia atxilotzen ari den gizon bat, edo tornado batek eragindako kalteak–, edo kontenplazio-objektu baten modura –ardi prozesio bitxia, Chicagoko hiltegi baterantz abiatzen–.

 

       New York,1954 © Estate of Vivian Maier, Courtesy of Maloof Collection and Howard Greenberg Gallery, NY

  


ARTISTA:


 

 Self-portraitVIVIAN MAIER

 

Vivian Maier (1926-2009) haurtzain gisa aritu zen lanean New Yorken eta Chicagon, 1950eko hamarkadaren hastapenetatik 90eko hamarkadara arte.

 

Ia bizitza osoa, inoiz nabarmendu ez zena, harik eta orain gutxi, 2007an, haren obra fotografikoa aurkitu zuten arte: obra garrantzitsua, itzela, trinkoa, bere baitan biltzen dituena 120.000 negatibo, super 8 formatuko eta 16 mm-ko filmak, hainbat grabaketa, argazkiak eta errebelatu gabeko negatibo ugari.Pasio hark gainditu egin zuen azkenean Maier, baina orain Street Photography estiloko argazkilari onenen mailan kokatu du, eta dagoeneko badu bere tokia argazkilaritzaren historian, Diane Arbus, Robert Frank, Helen Levitt eta Garry Winogrand argazkilarien ondoan, besteak beste.

 

Haren lana, «desitxuratzera» eta baita desagertzera ere kondenatuta zegoena, in extremis aurkitu izana zentzugabekeria bat da ia, patuaren zartada Vivian Maierren bizitzan; izan ere, aurkikuntza horren ondorioz, haurtzain xume hura Vivian Maier bilakatu da hil ostean. Vivian Maier, argazkilaria.

Badira haren lanean behin eta berriz ageri diren gaiak, hala nola kaleko eszenak, ezezagunen erretratuak eta parekotzat identifika zitzakeen pertsonenak, haurren mundua, berea ere izan zena, eta autorretratuenganako nolabaiteko zaletasuna. Autorretratuak oso ugariak dira Vivian Maierren obran; hainbat forma eta ezin konta ahala bariazio dituzten autorretratuak, hizkuntzaren barruko hizkuntza bilakatzen direnak ia. Erdibitzea.



Erakusketa honetan, haren lanaren ikuspegi panoramiko bat aurkeztu nahi dugu haren gai nagusien bidez. Gai horiek horizontalki bakarrik arakatu zituen argazkilari gisa egindako ibilbidean, eta artistaren adierazpen fotografikoaren berezitasunak irudikatzen dituzte —hasi lehen irudietatik, 1940eko hamarkada amaieran eginak, eta 90eko hamarkadako irudietara iritsi arte—.Era berean, erakusketa honen baitan, modu esklusiboan ikusgai izango dira aurretik inoiz erakutsi ez diren 30 irudi, artistaren artxiboan aurkitutako errebelatu gabeko 2.500 negatiboen lagin bat. Horiek tratatuta emaitza bikaina lortu da, aurkikuntza handia egin da


 

Self-portrait © Estate of Vivian Maier, Courtesy of Maloof Collection and Howard Greenberg Gallery, NY


JARDUERAK:

 

kustaldi gidatuak doan

Igandero

18:30 euskeraz / 19:30 gazteleraz


Familientzako tailerrak

Prezioa: 3€

Igandero 12:00 - 13:30

5-12 urte bitarteko haurrentzat, lagunduta.

Erreserbak Aretoan bertan, T 943 251937 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Ikastetxe esta taldeentzako jarduerak

Ikustaldi gidatuak

Iraupena : 60 min

Ekintzaren prezioa: 60€

 

Bisita-tailerra

Iraupena: 90 min

Ekintzaren prezioa: 80€

Jarduera guztietan gehienez 25 parte-hartzaile

 

Jarduera hauez gain, edozein premia eta taldetara egokitutako jarduerak egin ditzazkegu

Informazioa eta ereserbak 943 251937 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 


LOTUTAKO JARDUERAK:

 

Filmaren proiekzioa

Ekainak 26 //  20:00

Finding Vivian Maier filmaren proiekzioa [Vivian Maierren bila], John Maloof eta Charlie Siskel, EUA, 2013 (83'), Tabakalerako zine aretoan. 

Sarrerak Tabakaleran, ohiko lekuetan.

 

Formatu erdiko kamerei buruzko tailerra, Niko Iturralderen eskutik

Uztailak 6 //  10:00-13:30 eta 15:00-19:00

Formatu erdiko kamerak aztertuko dira, bereziki Vivian Maierrek erabili zuen modeloa: Rolleiflex. Kamerekin argazkiak egin eta errebelatu egingo dira.

Plaza mugatuak!  //  Beteta!

Prezioa: 50€ 

Aldez aurretik izena emanda aretoan bertan, T 943 251937 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Vivian Maier by Jorge Napal

Irailak 5 // 19:00

Jorge Napal gizarte gaietako kazetariak gidatutako bisita.

Plaza mugatuak!

Doan, aldez aurretik izena emanda aretoan bertan, T 943 251937 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

Vivian Maier by Tamara García

Urriak 3 //  19:00

Tamara García artistak gidatutako visita.

 

Plaza mugatuak!

Doan, aldez aurretik izena emanda aretoan bertan, T 943 251937 edo  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

 

Mahai ingurua

Urriak 10, //19:00. Gaztelania

Anne Morin komisarioa eta Una vida prestada (Lumen, 2018) liburuaren egile den Berta Vias idazle eta itzultzailea Vivian Maier argazkilariari buruz solastuko dira Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi aretoan, Tabakalerako 4. solairuan.Mahai-inguruaren ostean, Berta Viasek liburuak sinatuko ditu.

Sarrera doan, aretoa bete arte.

 

 


KATALOGOA:




 FOTOLIBRO

 

 

 

 

 

 

 

ARGAZKI-LIBURUA

Salneurria: 20€ (BEZa barne)