03.Sala Kubo 1280 x 339 px EU ES

 

  ERAKUSKETA ALBERTO SCHOMMER   OBRAK   PUBLIKO OROKORRA  

HEZKUNTZA JARDUERAK

 

NuevaYork.1996

ALBERTO SCHOMMER

 

...Modernitaterantz

 

 

 

2016ko abenduaren 2tik 2017ko martxoaren 19ra arte

 

 

Alberto Schommer Gasteizen jaio zen 1928an. Laster interesatu zitzaion margolaritza, zinema eta argazkigintza, eta azken honetan bere aitak, Albrecht Schommer Koch argazkilari alemanak, 1922tik aurrera Arabako hiriburuan izan zuen estudioan hasi zen. Hemendik, Alberto gazteak argazkigintzaren oinarriak “azpikoz gora jarri zituen”, argiak aldatuz:argi bakarra erabiliz eta itzalak kartoi mehe zuriz argituz.Eduardo Chillidak eskulturan bizi izandakoaren antzeko kasua, gaueko saioak eginez Hernaniko sutegian.

 

 

1950eko lehen urteetan Irving Penn eta Richard Avedon maisuak aurkitu zituen."Hau bai miresgarria!" oihu egin zuen, argazkigintzaren alde egiten baitzuten arte gisa.Bere erreportaje, natura hil, paisaia, erretratu eta kaskografiak Espainiako ikusizko oroimenaren eta argazkigintzaren historiaren parte dira jada.Retratos psicológicos (Erretratu psikologikoak) serie ospetsuak, 1970eko urteen erdialdekoak, AFALeko lankide Pérez Siquier-en hitzetan, "mirari estetiko" bat lortu zuen, eta Trantsizioaren kronika bihurtu zen.

 

 

Erakusketak Alberto Schommer-en figura eta ibilbide luzea azaltzen ditu hainbat ataletan:

 

Lehen Aroa.10 urte (1950-1960) hartzen ditu, eta horietan fotografia landu zuen margotzen zuen bitartean.Steichen-en The Family of Man liburuak bultzatu zuen Schommer Gasteizko kaleetan ibiltzera, Rolleifex eta Leica zahar batekin.

 

 

Hiriko agertokiak eta paisaiak.Abstrakzio kromatiko selektiboaren bidez, bitasuna lortu zuen bere bi serieen artean:Máscaras (Mozorroak) eta Paisajes negros (Paisaia beltzak).Bere hiri-agertokietan, hizkuntza propioa egitea lortu zuen:piktorikoa, kontzeptuzko konnotaziorik gabea, Walker Evans edo Robert Frank-en ñabardurekin, haren El grito de un pueblo (Herri baten garrasia) (1978) lehenengo liburutik ikusten den bezala.

 

 

Eszenaratzea.Warhol, Dalí eta herrialdeko ekonomia eta kultura arloko jende askoren erretratuetan erakusten du Schommer-ek bere ausardia sortzaile guztia, ironia finez kargaturiko erretratuetan.“Esperimentazioari” eskainitako atal honetan lortzen du askatasunik gorena, bere margolaritzako hastapenetara hurbilduz Flores (Loreak) edo Civilizaciones (Zibilizazioak) bezalako serietan, Cascografías-ekin eskulturara iristeko (paperaren deformaziotik sortzen diren aukera formalez baliatuz).

 

 

Schommer-en lana herrialde askotan erakutsi da, eta sari ugari jaso ditu bere lanbidean.70 liburu baino gehiago argitaratu zituen munduan zehar egindako bidaiei buruz.1996an San Fernandoko Arte Ederren Akademian sartu zen, eta 2009an, Kultura Ministerioak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion.2013an Argazkigintzako Sari Nazionala eman zioten eta Prado Museoko ateak ireki zizkioten bere Máscaras (Mozorroak) seriearekin, 2014ko maiatzean, Espainiako lehen argazkilaria izan zelarik bizi zela hori lortu zuena.