Kutxa Kultur Artegunea erakusketa-aretoa arte-jardueren zabalkundea egin eta jende gehienari hurbiltzeko helburuarekin sortu da, eta arreta berezia jarriko dio euskal arteari eta batez ere gipuzkoarrari. Aretoak topaketa-gune izan nahi du, ezagutza edo jakintzarako tresna, eta era guztietako jendearentzat, gainera.

Fisikoki, Tabakalera eraikinaren barruan dago gure gunea, hiriko zentro neuralgiko berrian, eta Kutxa Kultur programaren barruan, Kutxa Fundazioak eraikin berezi honetara aldatu baitu kultura-programa hau.

Kutxa Kultur Artegunea erakusketa-lekuak 900m2 ditu gutxi gorabehera, bi solairutan banatuta, eta solairu hauek elkarturik edo banatuta funtziona dezakete, tamaina handiko erakusketa bakarra egiteko edota bi erakusketa txikiago aldi berean. Bi altuerak konektatzen dituen arkitektura-jokoak eta industria-izaerak konfigurazio berdingabea ematen diote aretoari.